Askotariko indarkerien biktimak omenduko dituzten ekitaldia 12:00etan hasiko da, Giza Eskubideen parkean landatuta dagoen Gernikako Arbolaren ondoan egingo den elkarretaratze batekin. Ekitaldi hori isilean egingo da eta horren ondoren Udal ordezkariek eta biktimen senideek lore eskaintza bat egingo dute.
Beti bezala, herritar eta herriko eragile eta erakunde guztien partaidetzari irekitako egitaraua izango da. Izan ere, Elgoibarko Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu herriko biktima guztiak oroitzeko antolatutako ekitaldietan parte hartzera.