200 kilo gaztaina erre zituzten Magosto jaiaren barruan

Barren.eus 2019ko aza. 20a, 14:08

Su ondora batzeko eguraldia egin zuen zapatuan, kalean gora eta behera ibiltzekoa baino gehiago, baina jende dezente batu zen eguerdi aldera Maalara, danbolinen berora.


Magosto Eguna izendatu zuen Galizia Etxeak zapatua, eta ohitura duten legez, gaztainak erre eta debalde banatu zituzten, Maalako parkean. 200 kilo gaztaina erre zituzten, antolatzaileen esanetan. Urteren bat edo bestetan, 2017. urtean esate baterako, bertan behera laga behar izan dute Magosto Eguna, gaztaina eskasiagatik, baina aurten, gaztaina urtea ari da izaten, eta ez dute tradizioa galdu nahi izan. Gaztaina erreen ondoan, katiluak ere saldu zituzten bi euroan, Ribeiro ardoa dastatzera emateko. Eta herritarrek erantzun zuten.

 

2019 11 16 magosto eguna gaztainak elgoibar maala aitor