80 lagun baino gehiagok parte hartu zuten Musikalean jaialdian: abesbatzetako ikasleek (40 bat lagun), trikitixa eta txistu taldekoek (18 bat guztira), eta euskal dantza taldeko ume nahiz nagusiek (30 bat lagun). Kamiseta koloretsuak jantzi eta ahots eta musika tresnen doinuekin girotu zuten atzoko iluntze ilun eta hotza.