Kepa Arrizabalaga eta Gorka Lizarralde, Gipuzkoako txapeldunorde

Barren.eus 2019ko aza. 27a, 13:26

Gutxigatik izan bada ere Gipuzkoako txapelik gabe geratu dira Kepa Arrizabalaga eta Gorka Lizarralde.

Lagunak pilota eskolako bikoteak paleta gomako Gipuzkoako Txapelketako lehen mailako finala jokatu zuen, domeka goizean, Altzako frontoian. Elgoibartarrek Real Sociedad taldeko Antxordoki eta Martikorena izan zituzten aurkari finalean, eta 25-22 galdu zuten Arrizabalagak eta Lizarraldek. Finala galdu arren, denboraldi itzela jokatu dute, bigarren mailatik igo ostean aurrenekoz jokatu baitute goreneko mailan. Lehen faseko ligaxkan partida guztiak irabazita sailkatu ziren kanporaketa fasera, eta Mutrikuko bikotea kanporatuta sailkatu ziren finala jokatzeko.

∞Lotura duten albisteak: