Gaztea irratiak Gaztea Dantzan lehiaketaren seigarren ekitaldia jarri zuen martxan, urriaren amaieran. Gutxienez 30 segundoko iraupena duen koreografien bideoklipak aurkeztu behar ziren lehiaketara. Aurkeztutako lan guztietatik 38 aukeratu zituen epaimahaiak finalerako eta, abenduaren 3ra arte egongo da zabalik epaimahaiak aukeratutako finalistei botoa emateko epea. 5.000 euro daude jokoan.
Nora Astigarraga Bergua elgoibartarrak aurkeztutako Hazten hasten bideoklipa da finalistetako bat. Honako loturan ikus daiteke Hazten hasten bideoklipa eta bertan eman daiteke botoa: eitb.eus/eu/gaztea/dantzan/
Itziar Ituño eta Ugatz Alegria aktorrek eta Iker Karrera dantza irakasleak osatu dute Gaztea Dantza lehiaketaren aurtengo epaimahaia.
*Argazkiak: @norasobjective