Euskal Herri osotik joandako pentsiodunak bildu dira gaur goizean Gasteizen pentsio duinak eskatzeko manifestazioan, eta Elgoibartik ere autobus bat joan da Arabako hiriburura. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko aldarria zabaldu dute Gasteizko kaleetan zehar, eta Legebiltzarraren aurrean ere egin dute geldialdia, Eusko Jaurlaritzari pentsio duinak eskatzeko.