Zabaldu dute Aita Agirre Kultur Kafea

Barren.eus 2019ko abe. 13a, 14:18

Atzo, hilak 12, zabaldu zuten Aita Agirreko kulturguneko taberna, eta gaur zortzi izango da estreinako kontzertua bertan.

Atzo iluntzean, 19:00etan, ireki zituen ateak Aita Agirre Kultur Kafeak. Inaugurazio ekitaldia egin ostean, gaurtik aurrera zabalik dago Kulturguneko taberna. Hilean kultur ekitaldi bat antolatuko du taberna honek, eta aurrenekoa Sotano 21 talde elgoibartarrak emango duen kontzertua izango da, abenduaren 20an, eguena. Maria Azpeletak (gitarra eta pianoa), Jon Ander Pascualek (gitarra eta ahotsa), Vicente Santosek (baxua), Alberto Verdascok (ahotsa) eta David Rodriguezek (soinu teknikaria) osatzen dute taldea. Duela hiru bat urte eratu zuten taldea, eta estreinako kontzertua Malape tabernan eman zuten, uztailean. Talde ezagunen abestiekin batera, beraienak ere jotzen dituzte kontzertuetan.

2019 12 12 aitagirre kultur kafea inaugurazioa elgoibar barren 1

2019 12 12 aitagirre kultur kafea inaugurazioa elgoibar barren

2019 12 12 aita agirre kultur kafea irekiera elgoibar