Jaiotza lehiaketa egin zuten domekan Parrokiako Katekesiak antolatuta. Aurtengoan 18 familiek hartu dute parte, eta horien artean, Paola Moralesen lanari eman diote epaimahaiko kideek lehenengo saria. Poliespan eta goma evaz eginiko jaiotza aurkeztu zuen Moralesek. Bigarren saridunak Helene Zubizarreta eta Ainhoa Arnedo izan ziren; hirugarrenak Eneko Arnaiz eta Maria Gutierrez; laugarrenak Sara Mekolalde eta Maialen De la Maza; eta bosgarrenak, Manex Sanchez eta Duna Sanchez.
Lan guztiak urtarrilaren 7ra arte egongo dira ikusgai San Frantzisko kaleko 24. zenbakian.