'Girabirakalejira' dantza ikuskizuna emango dute Birakako 300 bat dantzarik Elgoibarko kaleetan

Barren.eus 2019ko abe. 18a, 11:15

Biraka taldeko dantzariek kale emanaldia emango dute bariku iluntzean. Maalako parkean hasita, Kalegoen plazara arteko kalejira egingo dute, San Frantzisko eta San Bartolome kaleetan barrena.

 Kalegoen plazan, gabon abestiz osatutako dantza emanaldia egingo dute. Dantzaldia 19:00etan hasiko da, eta 40 bat minutu iraungo ditu. Elgoibarko dantzariez gain, Mendaroko eta Soraluzekoek ere hartuko dute parte 'Girabirakalejira' izeneko dantza emanaldian, 300 bat guztira.