"Olentzero emakumea ere izan da tradizioan, eta Olentzero Queera izan da eta izango da, Olentzero bada", azaldu du Oier Araolazak. Olentzerok azken aldian hartu duen irudikapenak zein parekidetasunik ezak kezka eragin du zenbait tokitan eta gai horri buruzko hitzaldiak eman ditu Araolazak hainbat tokitan. Lizarraldeko Kotarro aldizkarian egin dioten elkarrizketan ere Olentzero eta Eguberriak izan ditu hizpide. Araolazak azaltzen duenez, Olentzero enbor batetik sortutako panpina dela kontuan hartzen badugu, enbor eta panpina horrek ez dute zertan beti gizonezko izan, ez eta sexu kategoria jakinik ere. "Olentzero gizonak ohikoak izan badira ere azken 40 urteetan, hori ez zen beti horrela, Olentzero emakumeak, eta batez ere, Olentzero Queer-ak, eta oro har, genero marka jakinik gabekoak edo hainbat genero markadunak, alegia, anitzak, ohikoak baitziren“", dio kotarro.eus-en, Lizarraldean eta, bereziki, Lizarran gertatzen denaren berri ematen duen agerkari digitalean. (Hona elkarrizketa osoa)
Berria egunkariak ere egin dio tartea Olentzerok izan duen bilakaerari eta plazaratzen hasi diren eredu berriei, Disneyko Olentzerori, egurra izenburuko artikuloan.
'Olentzero emakumeak hasi dira agertzen' izeneko bideoa ere argitaratu du Araolazak dantzan.eus webgunean.
∞Lotura duten albisteak:
- Kirola, dantza eta generoa (2019-03-14)
- Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz? (2015-05-22)
-
Oier Araolaza: "Halloween jatorriz euskal festa bat da" (2009-11-02)