Urazandiko Bizilagunen Elkarteak batzarrera deitu ditu auzotarrak hilaren 15erako

Barren.eus 2020ko urt. 2a, 15:01

Joan zen maiatzean eratu zuten Urazandiko Bizilagunen Elkartea, auzotarren beharrei erantzuteko.

 Urazandin bizi direnen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin elkartu dira eta hilaren 15erako (eguaztena) batzar batera deitu dituzte auzotarrak. Herri Eskolako Haur Eskolan (txanpinoia) elkartuko dira, 19:30ean.

Elkarteak web orrialdea ere badu: urazandiauzoa.blogspot.com, eta posta elektroniko bat ere jarri dute auzotarren eskura: urazandiauzoa@gmail.com. Era berean, buzoi bat ere jarri dute Asgi tabernan, auzotarrek euren proposamen eta ekarpenak laga ditzaten.