Bederatzi jardunaldi jokatu eta gero, Felix Manso urnietarra gailendu da, 7,5 puntu lortuta. Mansok Elgoibarko Udaberriko Xake Txapelketa ere irabazi zuen 2018an. Jon Esturo debarrak egin du bigarren, honek ere 7,5 punturekin, eta Mikel Leon elgoibartarra sailkatu da hirugarren postuan, 6 punturekin.
Bigarren mailan Markel Kerexeta gailendu da, eta Eneko Alberdi eta Migel Angel Gomezekin batera lehen mailara igotzea lortu du. Hirugarren mailan Iker Ruizek irabazi zuen, eta Julen Agirre eta Jon Gurrutxaga izan ziren onenak laugarren mailan, eta biek lort dute mailaz igotzea. Elgoibarko xakelariez gainera, Mendaro, Deba, Eibar, Azkoitia, Azpeitia, Soraluze, Urnieta, Hernani edo Donostiako xakelariek ere hartu dute parte.