La Union elkarteak urteko batzar nagusia deitu du

Barren.eus 2020ko urt. 9a, 13:15

Urteko batzar nagusiak egingo ditu La Union ehiza eta arrantza elkarteak datorren astean.

 La Union elkartetik jakiarazi dutenez, bi batzar egingo dituzte. Kirol Sailaren batzarra egingo dute lehenik, martitzenean, urtarrilaren 14an (20:30); eta, Lokal Saileko batzarra egunenean, urtarrilaren 16an (20:30).
Eztabaidatu beharreko gaien garrantzia dela-eta, parte hartzera deitu dituzte bazkideak. Besteak beste, kontuak aurkeztu eta 2020 urteko zuzendaritza talde berria aurkeztuko dute.