Aitor Gisasolak aktore onenaren saria jaso du Toledoko Mora Antzerki Jaialdian ‘Rebelión en la granja’ obrarekin

Barren.eus 2020ko urt. 9a, 14:59

Bilboko Alopargo antzerki taldean dihardu egun Aitor Gisasola elgoibartarrak, eta berriki hiru sari jaso dituzte Morako Antzerki Jaialdian (Toledo), George Orwellek 1945ean argitaratu zuen Rebelión en la granja obraren antzezpenagatik.

 Obra onenaren bigarren saria, aktore onenaren saria eta bigarren mailako aktore onenaren saria jaso ditu Alopargo antzerki taldeak. Aitor Gisasola elgoibartarrak jaso du bigarrena, aktore onenaren saria, Napoleonen azalean. Bigarren mailako aktore onenak izendatu dituzte, berriz, Iraia Urraca, Rita Martin eta Sandra Arroyo.

Alopargo Teatroa taldea 2013 eta 2014 bitartean sortu zuten Bilbon, Kabia Teatroak antolatu eta Borja Ruizek gidatu zuen sorkuntza eszeniko lan baten barruan. 2015an plazaratu zuten euren estreinako anztezlana: Hracios y Curacios. Bi urtean hogei emanaldi eman eta zortzi sari jaso eta gero, antzezlan berri bat sortzeko rozesua hasi zuten 2017an, eta lan horren emaitza da Rebelion en la granja anztzlana.

Hona antzezlanaren teaser-bideoa.

2020 01 08 aitor gisasola alopargo antzerkia