Sua piztu da Urnobitza inguruan eta haize handia traba da itzaltzeko lanetan ari direnentzat

Barren.eus 2020ko urt. 14a, 18:53

[Azken eguneraketa, 2020-01-15, 11:00] Iluntzeko 22:00ak alderako kontrolatu zuten sua, baina badaezpada gau osoan ingurua zaintzen aritu ziren arduradunak, eta gaur goizean ere han jarraitu dute, haizearen eraginez sua berriz pizteko arriskua dagoelako. Sua piztu zen inguruan txabola txiki bakarren bat badago, baina etxerik ez gertuan, beraz, kaltea materiala izan zen soilik. Guztira 20-25 bat hektarea erre ziren.

Sua piztu da Urnobitzarako inguruan, zehazki Ekaitz mendian. Arratsaldeko laurak aldera hartu du indarra suak, eta orduz geroztik bertan dira lanean Arrateko (EIbar) eta Urolako parkeetako (Azpeitia) suhiltzaileak, bai eta GIpuzkoako basozainen elkartekoak ere, lanak zuzentzen.

Haizeak gogor jotzen du, baina, eta horrek zaildu egiten du suhiltzaileen lana. Azken berrien arabera, baina, sua nahikoa inguratuta dute. Sua piztu den inguruan txabola txiki bakarren bat badago, baina etxerik ez gertuan.  Informazio gehiago izan ahala, jakinaraziko dugu.

2020 01 14 sua azkarate mendia elgoibar

2020 01 14 sua azkarate mendia elgoibar. albitsuri

2020 01 14 sutea urnobitza kaletik elgoibar

2020 01 14 sutea urnobitza elgoibar