Inazio Izagirre eta Juan Mugertza atletak gogora ekarri dituzte, Anberesko Olinpiar Jokoetan parte hartu eta 100 urtera

Barren.eus 2020ko urt. 15a, 10:20

Espainiako delegazio batek Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen aurreneko aldia izan zen Anbereskoa, 1920an. Espainiak 56 kirolari eraman zituen Anberesera, eta bi elgoibartar zeuden horien artean, Juan Mugertza saltakaria eta Inazio Izagirre pisu jaurtilaria.

Lehen Gerra amaitu berritan bi elgoibartarrok Anberesera eginiko bidaiaren nondik norakoak eta hainbat bitxikeria azaldu zituzten Mintxeta Atletismo Taldeak eta Corredor aldizkariak antolatutako mahai-inguruan, joan den urtarrilaren 10ean. Mugertza zein Izagirre aitzindariak izan ziren hainbat arlotan. Mugertzaren eta Izagirreren familiako kideek hartu zute parte solasaldian, Mugertza krosaren historia eta estatistiketan adituak diren Juan Mari Iriondo eta Felix Astigarraga elgoibartarrekin batera, eta Alessandra Aguilar (Lugo, Espainia, 1978) antxitxikari ohiak ere egin zuen berba, parte hartu duen hiru Olinpiar Jokoetan izaniko bizipenez eta Mugertza krosean bizitakoez. Kros egunean omenaldi txiki bat ere egin zioten antolatzaileek hainbat alditan Elgoibarko krosean parte hartu izan duen saltakari galizarrari.

2020 01 10 juan mugertza Inazio izagirre olinpikoak anberes1920 mahai imgurua alessandraaguilar

2020 01 10 juan mugertza Inazio izagirre olinpikoak anberes1920 mahai imgurua pub

2020 01 10 juan mugertza Inazio izagirre olinpikoak anberes1920 mahai imgurua barren 3

2020 01 10 juan mugertza Inazio izagirre olinpikoak anberes1920 mahai ingurua barren atz

2020 01 10 juan mugertza Inazio izagirre olinpikoak anberes1920 mahai imgurua hizlariak