Rock estiloko kantak abesten dituzte, eta dozena bat abesti emango dituzte zuzeneko emanaldian. Taldea lehenago sortu bazuten ere, urtebete inguru da oraingo formazioa osatu zutela. Hauek osatzen dute taldea: Ander Uribesalgo (abeslaria), Gorka Gonzalez (kitarra), Unai Garmendia (baxua) eta Gorka Martin (bateria). Emanaldia 20:00etan hasiko da.