Tertulian programarako bidelagun bat behar du Elgoibarko Izarrak

Barren.eus 2020ko urt. 27a, 11:01

Tertuliak programako talde bat dinamizatzeaz arduratuko den bidelagun bat behar du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak.

 

Astean behin ordubetez tertulian jarduten duten lauzpabost laguneko taldea dinamizatzea eta gidatzea da bidelagunaren zeregina. Bidelagun izateko prest dauden lagunek urtarrilaren 31 baino lehen jakinarazi behar dute, Elgoibarko Izarran zein herriko euskaltegietan, honako bideetatik:

2001ean jarri zuen martxan Elgoibarko Izarrak Tertuliak programa, euskaraz berba egiteko zailtasunak zituztenei laguntzeko. Laguntza jaso nahi dutenen (bidelariak) eta emateko prest daudenen (bidelagunak) arteko hartu-emanean oinarritzen da programa. Urrian hasi eta ekainean bukatzen da, eta tarte horretan, astean behin elkartzen dira bidelagunak eta bidelariak, taldeka, ordubetez euskaraz egiteko. Gaur, sei talde daude, eta guztira, 44 lagunek parte hartzen dute: sei bidelagunek eta 39 bidelarik. Informazio osoagoa BARREN aldizkariaren 1139. zenbakian -PDF-