Behe Nafarroako Bilau taldeak 2017an kaleratu zuen estreinako diska sei abestirekin, bare-bare hasi eta apurka-apurka intentsitatea hartzen duten sei kanturekin. Folketik badutela zerbait esan daiteke, slowcorea ere ekar dezakete gogora, baina bereziki, sinpletasun eta dotorezia handiz mamitzen dituzte kantak. Xabi Etxeberri, Jeremie Garat, Elorri Faixa eta Paxkal Irigoienek osatzendute Bilau laukotea. (Entzun hemen Bilau taldeak egiten duten musika)
23:00etan hasiko da Kultur Etxeko sotoan emango duten zuzeneko emanaldia.
Bilau taldeak Mendaron ere eman zuen kontzertua, 2018an, Joseba Olazabali elkartasuna adierazteko.