Andrea Arriola Kultura zinegotziak eta Maialen Gurrutxaga Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko zinegotziak datozen egunetan Elgoibarren izango diren antzezlan eta zine emanaldietarako sarrerak banatu dizkiete, gaur, Oin Alain parte hartzen duten 37 ikasleri. Batetik, Haur Hezkuntzako hamabi ikaslek martxoaren 6an Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en “Bizi Dantza” ikuskizenerako sarrerak jaso dituzte. Eta, bestetik, Lehen Hezkuntzako hamahiru ikaslek “20.000 Legoa Itsaspeko Zaborretan” antzezlana ikusi ahal izango dute otsailaren 16an. Azkenik apirilaren 19an izango den “Drag-E uraren bila” antzezlanaz gozatuko dute Lehen Hezkuntzako beste hamabi ikaslek.
Boluntarioen lanari ere aitortza egin dio Udalak eta Txankakuako kide diren dendetan gastatzeko 50 euroko 16 erosketa-txartel banatu dituzte boluntarioen artean.
∞Lotura duten albisteak:
- Jai giroan esan diote agur Oin Alairen bederatzigarren ikasturteari (2019-06-07)
- Probaldi arrakastatsuaren ostean irailean izango du jarraipena Oin Alai ekimenak (2010-07-22)
- Martxan da 'Oin alai' programaren proba pilotua (2010-06-08)
- Ikasleak eskolara oinez joatea bultzatu nahi du 'Oin Alai’ proiektuak (2010-05-14)