Sei zumba irakaslek hartuko dute parte masterclasean, eta Elena Rodriguez Silva elgoibartarra izango da horietako bat. Ainhoa A., Induara, Itziar eta Rey, Jhonson eta Ainhoa izango dira gainerako irakasleak. 11:00etan hasiko da saioa. Helduek 8 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeko eta 10 euro ordainduta kamiseta bat jasoko dute opari. Era berean, umeentzako kamisetak ere izango dira, sei euro ordainduta. Izena emateko honako telefono zenbakira deitu behar da: 633 827 422. Antolatzaileek parte hartzera anmatu dituzte herritarrak.