155.000 eurotik gorako saria Euromillones jokoan

Barren.eus 2020ko ots. 5a, 18:14

Euromillones loteriako martitzeneko zozketak 155.596,49 euroko saria laga zuen Elgoibarren, Errosario kaleko Loteria Administrazioan.

Euromillones loteriako bigarren mailako apustuarekin (5+1) egokitu zaio saria txartelaren jabeari, eta zozketa horretan ez zen lehen mailako saridunik egon. Hortaz, Elgoibarren saldu da zozketako sari nagusia. Europako bederatzi herrialdetako bizilagunek hartzen dute parte loteria honetan.