Santa Ageda bezperan, kantuan eta eskean

Barren.eus 2020ko ots. 5a, 19:18

Santa eskeko koplak eta bertsoak abestu zituzten atzo, Santa Ageda Bezpera Egunean, herriko baserrietan eta ikastetxeetan. Hona hemen errepasoa, irudietan.

Elgoibarko Izarrako koruak baserriz baserri irten ziren atzo santa eskean, 1994an ohitura berreskuratu zutenetik 26. aldia izan zen. Kalegoen plazan elkartu ziren 14:30ean, eta bi taldetan banatu ziren han, ahalik eta baserri gehienetara ailegatzeko. Santa Ageda Eguna ailegatzeko gutxi falta zela bukatu zuten jarduna, Aiastiako elkartean afalduta.

Herriko ikastetxeetan ere ospatu zuten santa eskea. Elgoibar Ikastolako ikasleak kalera irteten ziren lehen baina ikastetxe barruan ospatu ohi dute orain. Ikastetxeko erdiko aretoan batu ziren ikasleak, irakasleak eta gurasoak, eta giro ederrean abestu zituzten oles kantak. Era berean, Herri Eskolako ikasleek ere abestu zituzten santa eskeko koplak, eta ez bakarrik ikastetxe barruan. Izan ere, herri eskolako ikasle batzuek Jubilatuen Biltokian eta Eguneko zentroan ere abestu zuten. Herri Eskolaren blogean ikus ditzakezue grabatu dituzten hainbat bideo.

ARGAZKI-BILDUMA: 2020ko Santa Ageda Bezpera Eguna Elgoibarren

2020 02 04 santa eskea elgoibar izarra baserrietan bolatokian

2020 02 04 santa eskea elgoibar izarra baserrietan irati a

2020 02 04 santa eskea elgoibar izarra baserrietan larraitz zialtzeta

2020 02 04 santa eskea elgoibar herri eskola egunekozentroan

2020 02 04 santa eskea elgoibar ikastola

∞Lotura duten albisteak: