Villabonako Aurresku Txapelketan parte hartu dute Elgoibarko lau dantzari gaztek

Barren.eus 2020ko ots. 6a, 15:55

Villabonako Aurresku Txapelketa jokatu zuten domekan, otsailaren 2an, eta bertan izan ziren Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako lau dantzari: Jon Etxeberria, Aimar Almortza, Naroa Urrutia eta Nerea Galindo.

Eskolatik jakinarazi dutenez fin aritu ziren dantzari gazteak jendeaurrean. "Ondo dantzatu zuten, eta gustora dira ikasitakoakin, azkenean, txapelketetan parte hartuz bilatzen duguna dantzari gazte hauek Gipuzkoako dantzek duten teknika zorrotza bereganatzea baita, teknika ondo memperatzea eta jendearen aurrean egoten eta dantzatzen ikastea, oso zaila dalako bakarka jendaurrean dantzatzea", azaldu dute Bereziartua eskolako dantzako arduradunek.

Martxoaren 1ean jokatuko da hurrengo saioa, Oiartzunen, eta Elgoibarko lau dantzari lehiatuko dira han: Malen Galarraga, Jon Etxeberria, Eneko Etxaniz eta Markel Goenaga.

2020ko estreinako Aurresku Txapelketa Legazpin jokatu zuten urtarrilaren hasieran, eta beste hainbat dantzariren artean, Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako ikasleak ere han izan ziren. Nerea Galindo, Naroa Urrutia eta eta Malen Galarraga izan ziren Elgoibarko ordezkariak Legazpin.