Ipuinen tailerra emango du Itziar Zubizarretak liburutegian

Barren.eus 2020ko ots. 25a, 10:02

Gotzon Garate Udal Liburutegiak ipuinen tailerra antolatu du eguazten honetarako, hilaren 26rako. Itziar Zubizarretak emango du saioa. Idazlea da, Irakasle Eskolako irakasle izandakoa eta Bularretik Mintzora umeengan irakurzaletasuna sustatzeko egitasmoaren sortzailea.

2tik 9 urtera arteko umeen gurasoen eta hezitzaileentzako tailerra izango da, eta besteak beste, adinez adin haur literaturak aurkezten dituen gai nagusien jarraipena egingo du. Itziar Zubizarretak 40 urte baino gehiagoko eskarmentua du hezkuntzan eta haur literatura hezkuntzan modu sistematikoan lantzeko proposamena egin du. Elgoibarren emango duen ikastarorako plazak mugatuak dira, eta aurrez izena emateko eskatu dute antolatzaileek. Izena emateko: 943 743 525/ 688 710 138 (Watssap) / liburutegia@elgoibar.eus. Saioa 18:00etan hasiko da. 

•Literatur tailerra gaur

Liburutegiak irakurzaletasuna sustatzeko ekimen bat ere antolatu du gaurko. Ignacio Aldecoaren 'Parte de una historia' liburuari buruz hitz egingo dute, Haizeak antolatutako saioan. 18:00etan hasiko da.