‘Una sexualidad jubilosa’ hitzaldia emango dute Jubilatuen Biltokian

Barren.eus 2020ko ots. 26a, 11:58

Mahibar Sexologiako Maite Higuero Barandalla sexologoak ‘Una sexualidad jubilosa’ izenburua duen hitzaldia emango du Elgoibarko Jubilatuen Biltokian.

Martxoaren 3an, datorren martitzenean, izango da hitzaldia, 16:3oean hasita. Adinak sexualitatea bizitzeko moduan nola eragiten duen aztertuko dute eta gizon-emakumeen sexualitatearen kontzeptuak landuko dituzte adinekoekin. Era berean, euren bizipenak kontatu eta dituzten zalantzak argitzeko bidea ere emango diete hitzaldira batzen direnei. 

Mahibar Sexologiako Maite Higuero Barandalla sexologoak emango du hitzaldia. Aurreratu duenez, zahartzaroa da aukera berrien unea, askotariko aukera berrien bilaketa bat. Baita ere, momentu berri bat izan litezkeen zailtasun arruntak direla eta. Adibidez, zakila ez tentetzea, bagina lehortzea edo beste ohizko zailtasun batzuk ere bai, loezina, antsietatea, tristura eta gorputz aldaketak. Horregatik, une hau egokia da begirada handitzeko aniztasun sexuatuaren inguruan eta maitaleen praktiken inguruan.

2020 02 26 Una sexualidad jubilosa hitzaldia elgoibar kartela osoa jubilatuenbiltokia