Mintxetako infantil nesken taldea Euskadiko txapeldun krosean

Barren.eus 2020ko mar. 4a, 11:37

Euskadiko Eskolarteko Kros Txapelketa jokatu zuten domekan Murgian, eta Mintxeta atletismo taldeko antxitxikariek emaitza oso onak lortu dituzte. Infantil nesken taldeak lehen postua eskuratu zuen taldeka eta Anwar El Hassounik seigarren egin zuen mutiletan.

39. Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak jokatzen dihardute aurten Arabako Murgia herrian. Kros txapelketa jokatu zuten domekan, martxoaren 1ean. Mintxetako infantil nesken taldeak lehen postua eskuratu zuen infantiletan. Ane Agirregomezkortak, Laiane Iraolagoitiak, Nere Arregik, Helene Zubizarretak, Nora Treviñok eta Eider Carok osatu zuten urrea lortu zuen taldea. Mutilen proban lehiatu zen Anwar El Hassouni Benaissa elgoibartarra, Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz. Seigaren postuan sailkatu zen, iaz Ortuellan jokatutako Euskadiko kros txapelketan lortu zuen postu berdina, hain zuzen ere.

Anwar El Hasouni Gipuzkoako txapeldunordea da krosean, bigarren egin baitzuen joan den otsailaren 16an Hernanin jokatu zuten txapelketan. Mintxetako alebin nesken taldea (Nerea, Maite, Sara, Maialen, June, Yone eta Ilargik osatua) irabazi zuen taldekako Gipuzkoako txapelketa. Alebin mutilen taldea ere igo zen podiumera, hirugarren koskara, hain justu ere. Honako hauek osatu zuten taldea: Xuban, Elur, Yon eta Unax. Infantil nesken taldeak ere hirugarren egin zuen taldekako sailkapenean, eta halaxe lortu zuten gero irabazi zuten Euskadiko kros txapelketarako sailkatzea.

2020 03 01 mintxeta inf neskak euskadi txapeldun podiuma

2020 03 01 mintxeta euskadi txapelketan kideak

2020 03 01 mintxeta euskadi txapelketan kideguztiak

2020 03 01 mintxeta alebin neskak gipuzkoa kros Errenteria otsailak26

2020 03 01 mintxeta anwarelhassouni gipuzkoa kros Errenteria bigarren otsailak26

2020 03 01 mintxeta infantil neskak 3postua gipuzkoa kros Errenteria otsailak26

2020 03 01 mintxeta gipuzkoako txapelketan errenteria