Goizeko hamarretarako dena prest zuten Arno Guraso Elkartekoek. Florentino Larrañaga kirolzale mendaroarra izan dute lagun gaurko eguna antolatzeko. Lehen Hezkuntzako haurrak taldetan banatuta lehiatu dira, kirol modalitate ezberdinetan. Haur Hezkuntzakoentzat, berriz, gune berezia antolatua zuten. Herri kiroletan jardun dira txikienak ere, baina marrazketarako gunea eta aurpegiak makilatzeko gunea ere izan dute.