Onintze Salazar fisikari, meteorologo eta komunikatzaileak gidatuko du magazin erako 'Zur eta Lur' saioa, eta, besteak beste klima, ingurumena eta denboraleak aztertuko dituzte. Euskal Herriko hainbat tokitara bidaliko dituzte erreportariak albisteen eta eguraldiaren azken ordukoen berri emateko. Erreportari taldeko kideetako bat izango da Jon Gurrutxaga, Iñigo Agirre, Olaia Gil, Iker Gutierrez, Amaia Eneterreaga, Irati Errandonea eta Jonebati Zabalarekin batera. Gurrutxagak aurreratu duenez, arratoien ingurukoa izango da berak landuta emango duten lehen erreportajea.
"Zur eta Lur" astelehenetik barikura izango da ikusgai, 19:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.