20:00etan puntuan elkarri txalo egin diote Osakidetzako langileek eta poliziako agenteek. Bi minutu eskas egin dute txaloka eta lanera itzuli dira gero denak. Hunkituta ikusi ditugu ospitaleko atera irten diren profesionaletako batzuk, bai eta leihoez barrura zeudenetako batzuk ere.