Mendaro Ospitaleko erizain eta medikuen mezua herritarrei

Barren.eus 2020ko mar. 26a, 11:45

Mendaro Ospitaleko eritzain eta mediku talde batek herritarrentzako mezua zabaldu du sare sozialen bidez. Hona hemen:

"Hemendik, orduak mozorrotik pasatzen ditugun lekutik, pazienteen keinuak eskertzen ditugun lanbidetik, lankideen laguntasunak elikatzen gaituen ahotik, egunetik egunera aldatzen diren protokoloetatik, etxekoak urruti sentitzen ditugun senideetatik, lan egiteko heroi trajea behar dugun profesionaletatik, zuen laguntza eskertzen den bihotzetatik, ahal duten guztia egiten duten eskuetatik, zuen txaloak entzuten dituzten belarrietatik, zuetatik urrun, baina gertu sentitzen dugun distantziatik, hemendik, dena ondo joango den ostadarretik, Mendaro ospitaletik", diote bideoan zabaldu duten mezuan.  

2020 03 26 mendaro ospital erizain mediku mezua