"Oihu, irain eta bestelako kritikek eragin negatiboak izan ditzakete haur, gazte zein heldu hauengan. Bestalde, autismoa dutenek dituzten ezaugarriak direla-eta euren egunerokotasuna errutina zehatzekin antolatzen da, eta gure egunerokotasunean bizi izan dugun aldaketa hain zorrotza eta drastikoa oso kaltegarria izan daiteke haientzat. Egoera honen aurrean, ume, gazte zein heldu hauen ongizatea bermatu nahi da. Ezaugarri hauek dituzten pertsonek kalera irteteko eskubidea dute, eta farmaziara sendagaien bila joan behar den edonor errespetatzen den moduan edota etxean txakurra dutenen eta atera behar dutenen moduan, guztiz ulergarria da egoera hau ere, eta errespetatu egin behar dugu, pertsona hauen oinarrizko beharrak direlako"