Jairo Berbelek konfinamenduari buruzko laburmetraia osatu du munduko toki desbedinetako egileekin elkarlanean

Barren.eus 2020ko apirilaren 1a

'Spirare. Cintas del mundo' izeneko laburmetraia osatu dute munduko leku desberdinetan bizi diren hamalau egilek, eta Jairo Berbel argazkilari elgoibartarraren konfinamenduari buruzko ikuspegia ere jasotzen du lanak.

Gizakiok espezie gisa elkar ulertu behar dugula aldarrikatzen du Spirare laburmetraiak, egileek azaldu dutenez. "Elkar ulertu, ez soilik beldurrez, maitasunez eta enpatiaz baizik". Munduko hainbat txokotako hamalau errealizatzailek bat egin dute, bakoitzak bere ikuspegia erakutsiz, ia mundu guztian bizi dugun konfinamendu egoera honen inguruko hausnarketa hau plazaratzeko. Ikusten eta pentsatzen dutena "komunikatzea, elkarbanatzea eta laguntzea" dira euren asmoak. Jairo Berbel argazkilari eta kazetariaren irudiak ere jasotzen ditu irudi ederrez eta poesiaz jantzitako Spirare laburmetriak. Hona hemen: