EHBildutik ohartarazi dute egoera honetan herritarren arteko arrakala digitalak inoiz baino eragin handiagoa izan dezakeela familietan. Horregatik, Interneterako konexiorik ez duten edo oso mugatua duten ikasleek eskolako martxa jarraitu ahal dezaten, Izarkomen aukera baliatzea proposatu dio Udalari, Mendaro Ikastolarekin koordinatuta.