Alarma egoera apirilaren 26 arte luzatzea eskatuko dio Ministroen Kontseiluak Espainiako Kongresuari, eta Pedro Sanchez Espainiako Presidenteak egin du iragarpena. Adierazi du gizarteak «birusari aurre egiteko behar duen denbora» dela. Era berean, Sanchezek gaineratu du apirilaren 26tik aurrera ere konfinamenduak indarrean jarraituko duela, baina nabarmendu du egoera ona bada pixkanaka arinduz joango dela.
Bestalde, Sanchezek esan du ez dutela luzatuko industriaren geldialdia, eta, beraz, Aste Santuaren ondoren industria berriz ere ohiko jarduerara itzuli ahalko da.