Koronabirusak eragindako kalte ekonomikoak arintzeko neurri fiskalak onartu ditu Mendaroko Udalak

Barren.eus 2020ko api. 8a, 13:37

 

Honako neurri hauek hartu ditu Udalak.

  • IMVTM Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Udal Zergaren kobrantza atzeratu du. Martxoaren 31n zuten kobratzekoa, baina maiatzaren 31ra arte ez dute kobratuko.
  • Hondakinak biltzeko tasa, apirilaren 30ean kobratzekoa zutena ekainaren 30era atzeratu dute.
  • Koronabirusaren ondorioz itxita dauden establezimendu eta jarduera ekonomiko eta profesionalei dagokienez, jasandako galerak arintzen lagunduko duen konpentsazio ekonomikoren bat aztertzen ari direla jakinarazi dute Udaletik. Gauza bera egiten ari dira lurzoru publikoan terraza dutenekin.
  • Erabilera publikoari atxikitako ondasunen erabilera-tasak (eraikin publikoetako lokalak) osasun-alarmak iraun bitartean itxita egongo den denboraren balioa itzuli edo konpentsatuko du.
  • Udalak emandako tabernaren kanonaren kobrantza eten egingo dute.
  • Udal lokalen erabilera, pilotalekuko eta padeleko erreserben ordainketaren zati proportzionala itzuliko dute.

Bestalde, Mendaroko Udalak tramiteak erraztu ditu hipoteka-zorraren moratoria eskatzeko.. Hala, taldekako errolda egiaztagiriak egiten hasiko da Udala, e-mail bidez, Mendaroko familiek, berariaz, hipoteka-zorren moratoriak eskatu ahal ditzaten. Beraz, herritarrek egiaztagiri hori eskatu ahal ziango dute erregistroa@mendaro.eus helbidera mezu bat bidalita. Horrekin batera, etxebizitzan bizi diren 16 urtez gorako pertsona guztiek behar bezala betetatako eta sinatutako eskaera aurketu beharko dute, bai eta bertan eskatzen zaien dokumentazioa ere. Erantzuna bide beretik jasoko dute eskatzaileek, posta elektronikoaz alegia, eta hori tramitatzea lehentasunezkoa izango da. Eskaera horria Mendaroko Udalaren webgunean deskarga daiteke: www.mendaro.eus.

Ehun ekonomikoari zuzendutako laguntzen gaineko informazioa

Udaletik jakinarazi dute Mendaroko Udalaren webgunean eskura daitekeela Gipuzkoako Foru Aldundiak ehun ekonomikoari laguntzeko landu duen informazio guztia: Koronabirusak jarduera ekonomikoan eragindako kalteak arintzeko dauden programa, eta laguntza eta baliabideei buruzko informazio guztia kontsultatzeko aukera dago bertan. Jarduera ekonomikorako eta enplegurako neurriei eta laguntzei buruzko informazioa dago bertan, enpresa jardueraren araubidearen arabera banatuta (partikularrak, autonomoak eta enpresak). Kasu bakoitzean, jarraibideak eta orientazioa eskaintzen ditu lau esparrutan: lan osasuna, lan esparrua, laguntza publikoak eta  fiskalitatea. Era berean, egin beharreko izapideen inguruko argibideak eskaintzeko eta langileen, enpresen eta autonomoen eskura dagoen neurri-sorta eskatzeko prozesuan sor daitezkeen zalantzak argitzeko sarea ere badago. Laguntza guztien gida esteka honetan eskuratu daiteke: https://labur.eus/GidaLaguntzakEhunEkonomikoa.