Euskal Eskola Publikoaren jaia atzeratu dute

Barren.eus 2020ko api. 15a, 16:53

Bastidan egitekoa zen Euskal Eskola Publikoaren jaia atzeratu dute. Ekainaren 7an zen egitekoa ospakizuna.

Ehige Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Kofederazioak adierazi du atzeratu egingo dutela Bartidan (Araba) egitekoak ziren Euskal Eskola Publikoaren jaia, COVID-19ak eragindako egoera dela-eta. Era berean, data berri batean ospatuko dutela jakinarazi dute, udalerri berean. Dataren berri, ordea, aurrerago emango dute.

“Hazitik gora!” lelopean, aurtengoak 29. edizioa izan behar zuen -24. edizioa Elgoibarren ospatu zuten 2015ean-.
Arabako Errioxako ikastetxe publiko guztiak ari dira parte hartzen aurtengo Euskal Eskola Publikoaren jaiaren antolaketan: Bastida, Eltziego, Lantziego, Oion eta Guardiako sei ikastetxeak.

Hona Ehige-k zabaldu duen prentsa oharra -PDF-