Hegoaldeko umeen itxialdia arintzeko eskaera oihartzuna hartzen ari da azken egunotan, eta, besteak beste, zenbait guraso sare sozialetan salatzen ari dira umeen eskubideak eta beharrak existituko ez balira bezala jokatzen ari dela Espainiako Gobernua. Hori salatzeko, eta haurrak kalera irten daitezen eskatzeko, lapiko jotzea antolatu dute egunero, 18:00etan.