#EtxealdetikEuskaraldira, 2. ariketa: gaur lagunekin pintxo potea euskeraz

Barren.eus 2020ko api. 25a, 13:12

Gaur zapatua da, lagunekin lasai biltzeko egun aproposa, eta hori proposatu nahi digute gaurko Etxealditik Euskaraldira ekimenetik: “Etxealdian egon arren, hitzordu horiei eusteko saiakera egingo dugu… birtualki bada ere? Hona hemen gaurko proposamena.

Deitu lagunei eta bildu euskarara, pintxo potea egin edo tragoa hartzeko!”.

Eta ariketa bukatzerakoan argazkia atera eta partekatuko duzu guztiokin zure sare sozialetan? Ez ahaztu @euskaraldia aipatu eta #EtxealditikEuskaraldira traola erabiltzen!