#EtxealditikEuskaraldira, 3. ariketa: Euskara Euskal Herriko mahai guztietara

Barren.eus 2020ko api. 26a, 13:08

Euskara mahai guztietara eramatea proposatzen du Euskaraldiak #EtxealditikEuskaraldira dimamikako hirugarren ariketan.

 Etxean, elkarrekin bilduta gaudenean, edozein momentu baliatu dezakegu hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Domeka izanik, jatordua izan daiteke une horietako bat?! Hemen duzue gaurko proposamena: eraman dezagun euskara Euskal Herriko mahai guztietara!!!

Eta ariketa bukatzerakoan argazkia atera eta partekatuko duzu guztiokin zure sare sozialetan? Ez ahaztu @euskaraldia aipatu eta #EtxealditikEuskaraldira traola erabiltzeaz.