#EtxealditikEuskaraldira, 4. ariketa: Denon mesedetan lanean ari direnei eskerrak ematea

Barren.eus 2020ko api. 27a, 12:55

Lanean ari diren pertsonei eskerrak euskaraz ematea da gaur, asteko lehen egun honetan, 'Etxealditik Euskaraldira' ekimenaren proposamena.

“Ohiko egoeran, astelehena lan eguna izan ohi da askorentzat. Ez-ohiko egoera honetan, ordea, bada oraindik ere etxetik irten eta lanera joaten denik. Gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile… diren horiei zuzendua dago. Bidali diezaiegun esker mezuak sare sozialen bidez. Sortu ditzagun testu, argazki, bideo edo irudi bidezko mezuak eta partekatu ditzagun sarean”. 

Eta, aurreko egunetan bezala, zuen mezuak zabaltzera animatuz gero, ez ahaztu @euskaraldia aipatzea eta #EtxealditikEuskaraldira traolarekin etiketatzea.