Angel Ugartebururen bertsoak bakarrik eta agurtu gabe hil direnen omenez

Barren.eus 2020ko api. 29a, 11:12

Herrian egun hauetan hil eta hileta eta agur normalik gabe joan direnei jarritako bertsoak sortu ditu Angel Ugarteburuk oraingoan.

 Garai bateko bertsolari kronikagileen arrastoan, koronabirusak sortutako krisiaren kronika egiten dihardu Angel Ugarteburuk bertsotan. Aurreko batean argitaratu genituen hemen Ugarteburuk koronabirusari jarritako zenbait bertso sorta. Oraingoan, herrian hil diren lagunak gogoan hartuta sortu ditu bertsoak. "Bihotz barruan sentitu ditut 53 urterekin hil den nire emaztearen lehengusina baten senarraren heriotza, aldamenean bizi zen Oier Etxaniz gaztearen heriotza edo Ikastolako zuzendari izan zen Agustin Gorostizarena, eta horiek eta egun hauetan joan diren beste hainbatengan pentsatuta sortu ditut bertso hauek. Horiengan beti daukat nire bihotza eta neure burua", azaldu du. Hona hemen bertsoak:

 • 50 bertsotik gora koronabirusari

Euskadi Irratiko 'Faktoria' irratsaioan ere elkarrizketatu zuten Ugarteburu, gai honen inguruan, hilaren 27an (2 ordu eta 16 minututik aurrera entzun dezakezue elkarrizketa):

Konfinamendua hasi zenetik gai asko landu ditu bertsotan Ugarteburuk, besteak beste, itxialdia, etxean egon beharra, ilobak, baserritarrak, mediku eta erizainak, birusak zer erakutsiko ote digun. Guztira, 50 bat bertsotik gora idatzi ditu. "Denbora daukat eta izugarri gustatzen zaizkit bertsoak, etxetik jaso dugun zerbait baita. Gainera, gairik ez da falta, egoerak berak jartzen dizkigu eta gaiak", dio. Idatzitako bertsoak abestu eta audioak familiako Whatsapp taldera bidaltzen hasi zen gero. Hona hemen horietako batzuek:

Angel Ugartebururen bertsoak, bideoan: