Konfrontazio politikoa bilatu nahian aritzea egotzi dio Elgoibarko EAJk EHBilduri

Barren.eus 2020ko api. 30a, 20:22

"Gure taldeak uste du lehendik dauden mahaiak indartu eta denok batera egin behar dugula aurrera. Hori da politikoki erantzukizunez jokatzea. Ez da momentua bazterrak nahasten ibiltzekoa. Politikan denak ez du balio, egoera hau ezin da etekin politikoa ateratzeko erabili", dio hitzez hitz, EAJk sare sozialen bidez zabaldu duen oharrak.