"Azken asteotan koronabirusarekin lotuta eguneroko bihurtu zaizkigu zenbait esamolde, batez ere saltokietan eta ostalaritzako guneetan erabiltzeko. Gure komunitateari ekarpena egiteko asmoz zenbait esamolde bildu eta kartel edo errotuluak sortu ditugu, merkatari eta ostalarientzako erabilgarriak izan daitezkeenak", azaldu dute Bai Euskarari elkarteko arduradunek. Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak ere bat egin dute Bai Euskarakoek sortutako ekimenarekin, biek elkarlanean sustatzen duten Gurean Bai ekimenaren bitartez. Hala, Elgoibarko merkatariei eta ostalariei ekimenaren berri emateaz gainera, kartelak ere helarazi dizkiete.
- Hemen eskura ditzakezue kartel eta errotuloak: https://baieuskarari.eus/eu/baliabideak/covid-19-errotuluak
Kartel bakoitzak hiru bertsio ditu: euskara, euskara-gaztelania eta euskara-frantsesa. Zerrendan agertzen ez den esaldi ohikoren bat erabiliz gero, edo euskaraz nola esan ez badakite eurei jakinarazi edo partekatzeko eskatu diete ostalari eta merkatariei. Horretarako, info@baieuskarari.eus helbidera idatzi behar da.
Bergoi Madernaz Bai Euskarari elkarteko lankideak azaltzen du ekimena honako bideoan: