Bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Elgoibarren

Barren.eus 2020ko mai. 13a, 15:25

Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur argitaratutako txostenaren arabera, bi koronabirus kasu berri atzeman zituzten atzo Debabarrenean, biak Elgoibarren.

 PCR bidez baieztatutako lau positibo berri atzeman zituzten atzo, maiatzaren 12an, Gipuzkoan. PVR probak pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen hautematen du. Aldiz, "Test azkar" edo serologikoen bidez atzemandako kasu berriak 100 izan ziren, atzokoan, probintzian. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.
Elgoibarko bi kasuei dagokionez, ezin da jakin da PCR edo test azkar bidez atzemandakoak diren, Eusko Jaurlaritzak ez baitu horien arteko bereizketarik egiten herriz herrikako datuetan.
Jaurlaritzak emandako datuen arabera, EAE-n 4.391 PCR eta 4.446 test azkar egin zituzten atzokoan. Orain arte, guztira, COVID19 kasu positiboen kopurua 18.095 da: 13.214 (+38) PCR kasu positibo eta 7.566 (+302) test azkarren kasu positibo. Horietatik %82,8 berreskuratuta edo alta emanda daudela esan du Osasun Sailak. Orain arte, 1.442 heriotza izan dira orotara, horietatik hamahiru atzo erregistratuta.

 • Debabarreneko positibo kopuruak (metatuak), herriz herri:

  • Eibar 209
  • Ermua 167
  • Elgoibar 44
  • Mutriku 14
  • Soraluze 13
  • Deba 10
  • Mendaro 4
  • Mallabia 4