Alarma egoera ezarri zenetik estreinakoz egingo dute Udalbatzarra Elgoibarren, eta otsailaren 26an eta martxoaren 05ean egin ziren bilerei dagozkien aktak onartzea izango da saioko lehen puntua. Bigarren puntuan, alarma egoera indarrean dagoen bitartean osoko bilkurak telematikoki egitea aztertuko dute.
Honako hau da maiatzaren 20an, 18:30ean, egingo duten udalbatzarreko gai zerrenda (hemen PDFan):
- LEHENENGOA.- 2020ko otsailaren 26an eta martxoaren 05ean egin ziren bilerei dagozkien aktak onartzea.
- BIGARRENA.- Alarma egoerak dirauen bitartean, osoko bilkurak baliabide telematikoen bidez egitea.
- HIRUGARRENA.- Langileen lan baldintzak aldatzea, Ama biologikoa ez den gurasoren batek semea edo alaba izateagatiko, harreran hartzeagatiko edo adoptatzeagatiko baimena dela eta.
- LAUGARRENA.- Udalaren eta Udal Kirol Patronatuaren 2020. urteko lanpostu zerrenda lehendabizikoz onartzea.
- BOSGARRENA.- 2020ko Ordenantza Fiskalen aldaketa lehendabizikoz onartzea.
- SEIGARRENA.- Kredituen transferentziaren bitartez, kredituak aldatzeko espedientea onartzea.
- ZAZPIGARRENA.- Kreditu gehigarrien bitartez, kredituak aldatzeko espedientea onartzea.
- ZORTZIGARRENA.- Udalaren eta Udal Kirol Patronatuaren 2019ko aurrekontuaren likidazioa onartzeko eman diren ebazpenen berri ematea.
- BEDERATZIGARRENA.- Kredituen txertaketaren bidez, Alkateak kredituak aldatzeko espedientea onartzeko eman duen Ebazpenaren berri ematea.
- HAMARGARRENA.- Alkateak eman dituen ebazpenen berri ematea.
- HAMAIKAGARRENA.- Elkarrekin Podemosen mozioa, 17M- LGTBIFOBIAren aurkako egunari buruzkoa.
- HAMABIGARRENA.- Eskari-galderak.