Mendaroko Udaleko Gizarte Zerbitzuek arreta telefonikoa eta telematikoa eskaini dute martxoaren 16tik, Covid-19aren pandemmiak sortutako krisiaren aurrean hartutako neurriei erantzunez. Egoera malgutzen doa pixkanaka eta departamentuak berriro ateak zabaldu ditu herritarrentzat aurrez-aurreko arreta berreskuratuz. Hori bai, egoera bere onera etortzen den bitartean, beharrezkoa izango da aurrez hitzordua hartzea jende pilaketak saihesteko, eta, soilik, ezinbesteko egoeretan artatuko da aurrez aurre.
Gizarte Zerbitzuetan arreta presentziala jasotzeko aldez aurretik 943 033 282 telefonora deitu beharko da edo gizartekintza@mendaro.eus helbidera idatzi.
Arreta presentziala segurtasun eta higiene neurri guztiekin berreskuratu dutela jakinarazi dute Udaletik.