Alarma egoeraren ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren aginduz ikastetxe guztiak itxi zituzten martxo erdialdean, eta online hasi ziren klaseak ematen. Irakaskuntza-modalitate hori, baina, ez da iristen haur eta gazte guztien hezkuntza heskubidea bermatzera, teknologia arrakalagatik, besteak beste. Mendaroko Udalak eta Ikastolak zaurgarria den kolektibo bat identifikatu du, teknologia eta internetera sarbiderik ez zuena, eta baliabideak jarri dizkie: Ikastolak ordenagailuak laga dizkie eta Udalak interneterako konexioa ahalbidetu die konfinamendu garairako, Euskaltel enpresarekin elkarlanean.
“Mendarotar guztiek hezkuntzara sarbidea izatea bermatzea izan da jomuga”, adierazi du Iñaki Arregi alkateak. “ikasle guztiek izango dute aukera horrela ikasketak urrutitik jarraitzeko konfinamendu garai honetan. Ikastolak egoera honetara egokitzeko egindako lana nahi dut balioan jarri eta Euskalteli eskertu interneterako konexioa bermatzeko emandako erreztasunengatik”.
Udaletik azaldu dutenez, orain ikasleen eskura jarri dizkieten baliabide horiek aurrez aurreko eskolak hasi bitartean izango dituzte, eta gero itzuli egin beharko dituzte.