Era berean esan dute lurzorua ez dagoela kutsatuta, eta katitate "oso txikia" agertu denez, inguruko bizilagunentzako arriskurik ez dela egon gaineratu dute.
Joan den martxoaren 17an, Olaizagako kiroldegiko igerileku estaliak handitzeko obretan fibrozementuaren hondakinak aurkitu zituzten, eta Udalak esan duenez, mota honetako obretan amiantoa aurkitu izan den beste kasu guztietan egiten den bezala, lan tekniko berezia egin behar izan dute material hau ezabatzeko. Udalak, Amenabarren bitartez, lan plan bat eskatu zion Amianto y Gestion S.L.U. enpresa espezializatuari, eta haiek osatutako txostenaren arabera, 60 m3 lur eta 5 ml lurzoru-hodi kendu eta enkapsulatu egin behar zen. Lan-plan honi apirilaren 15ean eman zitzaion sarrera Eusko Jaurlaritzan, eta maiatzaren 6an onartu zuten. Maiatzaren 21ean eta 22an materiala kentzeko lanak burutu zituzten langileek “segurtasun-baldintza guztiak errespetatuz” eta onartutako planaren prozedura jarraituz.
Udaleko arduradunek jakinarazi dute Osalanek urrats guztien berri izan duela hasieratik. Era berean, egindako analisiak kontuan, lurzoruak ez daudela kutsatuta esan du Udalak. Amianto kantitate “oso txikia” atzeman den arren, hura kentzeko tratamendu espezializatua egin behar izan dela adierazi du Udalak, eta gaineratu du gertaera honek ez duela inolako arriskurik ekarri inguru horretan bizi diren edo ibili diren bizilagunen osasunerako.
![]() |
![]() |