Honenbestez, Karakateko tunelaren irteera parera arte (Elgoibartik Eibarrera noranzkoan) irekita egongo da Andikano eta Maltzaga arteko bidegorria, baina hortik aurrerako zatia itxita egongo da lanak hasten dituztenetik. Lanok hiruzpalau hilabetetez luzatuko direla aurreikusten du Euskal Trenbide Sareak. Erortzen diren harriak gelditzeko txapel edo tunel faltsu bat eraikiko dute. Lanak batez ere gauez egingo dituztela jakinarazi dute.